XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Umerik gehienek oso ongi onartzen dituzte aldaketa hauek eta hobe da inola ere umea ez bortxatzea; elikagairen bat errefusatzen badu hobe ez insistitzea, eta geroago beste saio bat egitea.
Aldaketa guzti hauekin lehen urtebetea egitean, umea pertsona helduen elikadura-moldeetara egokitu da eta erosotasun osoz sar daiteke familiaren elikadura-ohituretan.
Lau otordu egingo ditu normalean: esnez eta irinaz egindako ahia goizean, purea eguerdian, frutazko ahia arratsaldean eta berriro ere irina eta esnea gauean.
VI. UMEAREN GARAPEN PSIKO-MOTOREA. VI. 1. BRUNET-LEZINE-ren testa Hilabete- Eserita jarriz gero burua jasotzen du noizean behin.
- Ahoz behera jarrita, burua jasotzen du, baina erori egiten zaio.
- Ahoz behera, zangoak tolestu egiten ditu, arrastaka joango balitz bezala.
- Ahoz behera, bere ikus-eremuan ezarritako eraztun-pendulu bati adi-adi begiratzen dio.
- Txilinaren hotsari erantzuten dio.
- Begiratua behatzailearen aurpegian finkatzen du.
- Bere eskuan sartutako hatza fuerte-fuerte estutzen du.
- Hots gutural txikiak egiten ditu.
- Negar egiteari uko egiten dio, mintzatzen ari den norbait hurbiltzen zaionean.
- Bularra hartu aurretik, hurrupaketa-mugimenduei ekiten die.
2 hilabete - Burua zutik (tente) eusten du, denbora laburrean, eserita dagoela.- Ahoz behera jarrita, burua eta bizkarra jasotzen ditu.
- Buruz gora etzanik eta besaurreetatik tiratzen zaionean, buruari eusten dio.
- Buruz gora etzanik, eraztun-penduluaren mugimendua alde batetik bestera jarraitzen du.
- Alde egiten duen pertsona bati jarraitzen dio begiekin.
- Behatzailearen aurpegiari mimikaz erantzuten dio.
- Bizkarraren gainean etzanik, alde batetik bestera ematen du buelta.
- Zenbait hots bokalizatzen du.
- Burua albo batera mugitzen du, eta hitz egiten zaionean geratu egiten ditu mugimendu horiek.
- Amari farre egiten dio.
3 hilabete - Eserita dagoela burua zuzen mantentzen du.- Ahoz behera etzanik besaurreen gainean apoiatzen da.